Modu aktiboan aldarrikatu dute Zarautzen azaroaren 25a

zarauzkohitza.eus Aktualitatea. 2017ko azaroaren 25a

'Indarkeria matxistari manbo!' ekintza (Aritz Mutiozabal). Indarkeria sexistari aurre egiteko begiradak batzen mahai inguruarekin ekin dio Zarauzko Sare Feministak azaroaren 25ari, Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Egunari. Gaztelekuan elkartu dira, eta indarkeria ezberdinei lekua eman die, testigantzen bidez. Eguerdian, Lege Zaharren enparantzan, elkarretaratze aktibo bat egin dute, Indarkeria matxistari manbo! lelopean, Hemendik At! taldearen abestiarekin dantza eginez. Hitz hartzeen ondoren, luntx batekin biribildu dute ekintza. 'Dolor ex in itinere' ikuskizuna (Aritz Mutiozabal). Bestalde, minari erreparatuz, Dolor ex in itinere izeneko performace ikuskizuna eskaini dute Ainhoa Alberdi Gisasolak eta Eneko Balerdi Eizmendik herriko hainbat tokitan. Zarauzko Udaleko Parekidetasun Sailaren eskariz, Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Egunerako sortutako antzezlanak izan da, eta hainbat herritarrek jarraitu dute emanaldi ibiltaria. https://www.youtube.com/watch?v=Jtr6vnsH5d0 https://youtu.be/Lwnb6q3DTgQ

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide