Mikel Larrañaga igandean Leitzan. (Ibon Errazu)
Eusko Label Saria Urrezko Aizkolari Kopako kanporaketa jokatuko dute Mikel Larrañagak eta Jon Rekondok larunbatean, Urrestillako Txikuri pilotalekuan, 17:00etan hasita. Larrañaga azpeitiarraren eta Rekondo leitzarraren arteko lehia irabazten duenak finalerdietarako txartela eskuratuko du, eta Iker Vicenteren aurka neurtuko ditu indarrak. Bi aizkolariek 12 enbor ebaki beharko dituzte.
Azaroaren 12an jokatu zuen Julen Alberdi
Txikia IV.a azkoitiarrak kopa horretako kanporaketa, eta lehiatik kanpo gelditu zen Ruben Saralegik mendean hartu baitzuen.
Gainera, aizkolari kopako kanporaketaz gain, Gabonetako Harrijasotze Kopako kanporaketa ere jokatuko dute. Iñigo Eizagirre
Eiza zarauztarra eta Jon Gisasola mallabiarra ariko dira nor baino nor. Bi harri-jasotzaileek 100 kiloko zilindro zaharrarekin, 100 kiloko kubikoarekin eta 100 kiloko bolarekin egin beharko dituzte lanak.