Kamel Ziani oriotarrak irabazi du Irungo XLIX. Krosa

Urola Kostako Hitza 2017ko azaroaren 20a

Gizonezko absolutuen mailan izan da garaile atleta oriotarra

Kamel Zianik gizonezko absolutuen mailan aurrena egin du Irungo Krosean. (BAT) Irungo XLIX. Krosa jokatu zen atzo, igandea, Irungo Txingudin, Bidasoa Atletiko Taldeak antolatuta. Urola Kosta eskualdeko hainbat atletek parte hartu zuten, eta txapela irabazi zuenik ere izan zen. Esaterako, gizonezko absolutuen mailan Kamel Ziani oriotarrak (Goierri Garaia taldea) irabazi zuen. Kros Master 35 gizonezkoetan, berriz, Juan Jose Beracierto zarauztarra izan zen aurrena helmugan. Haren atzetik bigarrena Jose Antonio De Paco Zarauzko Antoniano KE taldekoa. 16 urtez azpiko gizonezkoetan, berriz, bigarren egin zuen Zarauzko Antoniano KEko Ekaitz Tejedok.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide