Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Asteazkenean da Santa Zezilia eguna, baina asteburuan zehar ere izan dira ekitaldiak herrian. Zarauzko Musika Bandak girotu du igande eguerdia. Merkatu plazako lehen solairuan eman du kontzertua.
Asteazkenean, aldiz, Schola Cantorumek abestutako meza izango da, 19:00etan parrokian. Ordu berean, kalez kaleko kantu kalejira hasiko da herriko txistulari eta abesbatzekin.