'Brisa' bakarkako lehen diskoa kaleratu du Xabier Zabalak

zarauzkohitza.eus Aktualitatea. 2017ko azaroaren 13a

https://www.youtube.com/watch?time_continue=86&v=2G7Au6KNAAs
Hogei urtez beste artistentzako konposizioak lantzen aritu ondoren, eta azken urteotan bereziki Pirritx, Porrotx eta Marimotos pailazoekin, orain bakarkako lehen diskoa argitara eman du. Brisa izenburua jarri dio, eta "oso su geldoan prestatutako" hamabi konposizio instrumental jaso ditu bertan.
"Denbora luze honetan bizitako egoerak –batzuetan pertsonalak, orokorragoak besteetan– azaltzen ditut disko honetan", dio musikagile zarauztarrak. Era berean, "musika deskribatzailean eta new age munduan" kokatu du bere lanik berriena. Aurrerapen gisa, Itsasontzia abestiaren bideoklipa ere osatu du, Zarauzko Hitzaren atarian ikus daitekeen bezala.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide