Asier Serranok gaur jasoko du Euskadi saria

zarauzkohitza.eus Aktualitatea. 2017ko azaroaren 13a

Asier Serrano idazle eta musikaria. Zarauzko bizilagunak Iñigo Urkullu lehendakariaren eskutik jasoko du gaur arratsaldean Euskadi Literatura saria, Bilboko Azkuna Zentroan. Zehazki, Linbotarrak lanagatik eman diote euskarazko literatura saria. Luis Garde, Castillo Suarez, Jon Kortazar, Yurre Ugarte eta Pello Otxotekok osatutako epaimahaiak Serranoren lana aukeratu du aurten, "baztertutako eremu hori gure gizartearen fresko poetiko bat irudikatzeko" berreskuratu duelako.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide