Zarauzko Bizkaia kaleko etxe batean izan da sua (Nerea Uranga).
Arratsaldean, 16:30 aldera, Zarauzko Bizkaia kaleko 27A zenbakiko etxebizitza bateko sukaldeak su hartu du. Suhiltzaileak, ertzainak eta udaltzainak bertaratu dira. Suhiltzaile batek HITZAri adierazi dionez, "etxebizitza bateko sukaldean piztu da sua, ke xurgagailuan. Ke asko sortu da eta kea ateratzen ari gara". Kalte pertsonalik ez da izan. Bitartean, trafikoa zuzentzen jardun dute ertzainek eta udaltzainek.