Zarautzen tona erdi kokaina atzeman eta bi pertsona atxilotu ditu Espainiko Poliziak

Urola Kostako Hitza 2017ko azaroaren 10a

Horrez gain, Zarauzko etxebizitza batean marihuana plantazio bat atzeman dute

Espainiako Poliziak Zarauzko barruti batean tona erdi kokaina atzeman du, zulo batean ezkutatuta. Horrekin lotuta, bi pertsona atxilotu ditu Zarautzen bertan. Horrez gain, marihuana plantazio bat atzeman dute Zarauzko etxebizitza batean. Datu horiek gaur eguerdian Espainiako Poliziak eman ditu prentsaurreko batean, Canillasen (Espainia) . Granadan (Andaluzia, Espainia) ere kokaina kantitate handia atzeman du Espainiako Poliziak eta beste hiru pertsona atxilotu ditu. Poliziaren arabera, Zarautzen eta Espainian atxilotutakoak nazioartean droga trafikoan aritzen zen talde antolatu berekoak dira. Guztira, 1,2 tona kokaina atzeman ditu Poliziak. Goizean zabaldu da marihuana plantazioa atzeman dela Zarautzen, lur azpian. Baina zuloan atzeman dutena kokaina izan da.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide