Bertakoak ekitaldiak integrazioa bultzatu du Zarauzko elkarte gastronomikoetan

zarauzkohitza.eus Aktualitatea. 2017ko azaroaren 4a

Iñurritza erretiratuen elkartean Marokoko janaria prestatu dute (Aritz Mutiozabal). Immigrazio sailak antolatutako Bertakoak ekitaldia ospatzen ari dira gaur herriko sei elkarte gastronomikotan, Hamaika jatorri, Zarautz bakarra lelopean. Bertan jaiotakoen eta kanpotik herrira etorritakoen artean integrazioa bultzatea du helburu egitasmoak, gastronomiaren bitartez.
Hasiera batean zortzi elkarte eta herrialde parte hartzekoak baziren ere, azkenean sei izan dira parte hartu dutenak.: Iñurritza erretiratuen elkartean Marokoko janaria prestatu dute; Galtxagorri elkartean Saharakoa; Batzokian Nikaraguakoa; Alkartasunan Senegalgoa; Arrano Kabian Guatemalakoa eta Ezkertokian Kolonbiakoa. Guztira, 130 bat lagunek eman dute izena aipatu elkarteetan bazkaltzeko. Argazki bilduma ikusteko: Zarauzko Hitza

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide