Ikasleak kiroldegiko ikasgelan (Zarauzko Udala).
Aurreko ikasturtean erabiltzaileen aldetik jasotako harrera ona ikusita, neguko azterketa garairako Aritzbatalde kiroldegian egokitutako ikasgela berriz ere martxan jarriko du udalak. Datorren asteartean, hilaren 7an, zabalduko ditu ateak eta urtarrilaren 26a bitartean egongo da erabilgarri, eta 2001ean edo aurrez jaiotako ikasleek izango dute bertaratzeko aukera.
Astelehenetik ostiralera egongo da zabalik, 06:15etik 21:30era, etenik gabe; larunbatetan, 08:00etatik 13:00etara eta 16:00etara 20:30era; eta igandetan, berriz, 09:00etara 13:00etara eta 16:00etatik 20:30era. Espaioa bideokamerekin kontrolatuta egongo da, eta ikasleek entxufeak nahiz wifia izango dituzte eskura. Aforoa kontrolatze aldera, erabiltzaileek liburutegiko txartela erakutsi beharko dute sarreran.
Bestalde, kiroldegia itxita dagoen egunetan ikasgela ere itxi egingo da. Hala nola, ondorengo egunetan: abenduaren 6, 8 eta 25ean eta urtarrilaren 1 eta 6an. Abenduaren 24an eta 31n, berriz, itxita egongo da arratsaldez.