ZKE Halterofiliako kideak Madrilen, Errege Kopako finalean (@ZKEhalterofilia)
Errege Kopako finalean lehiatu da asteburuan Zarautz Kirol Elkarteko Halterofilia saileko taldea, eta 1628,96 punturekin 11. postuan bukatu du. Guztira, hamabi taldek hartu zuten parte Madrilen, eta ETH taldea izan zen txapelduna, 2.039,28 punturekin.