Gabilondo, Bastidako saioan. (@bertsolaritza)
Arabar Errioxan jokatu zuten atzo Bertsolari Txapelketa Nagusiko finalaurrekoetako bat. Bertsozale elkartetik adierazi dutenez, 980 lagun hurbildu dira bertako udal kiroldegira Jone Uria, Sustrai Colina, Nahikari Gabilondo, Agin Laburu, Jon Martin eta Igor Elortza bertsotan ikustera. Colina nagusitu zen, 705,5 punturekin. Gabilondok seigarren egin zuen, 600 puntu eskuratuta.
703 punturekin, bigarren egin zuen Elortzak; hirugarren Laburuk, 690 punturekin; laugarren Martinek, 671 punturekin eta Uriak, berriz, bosgarren, 669 punturekin. Colinak bigarren itzulian–azaroaren 19an izango da, Amurrion– aritzeko txartela eskuratu du zuzenean, eta gainontzekoek lehen itzuliko beste saioetan gertatzen denaren zain egon beharko dute.