Joseba Arregik jaso du Mario Onaindia saria

zarauzkohitza.eus Aktualitatea. 2017ko urr. 29a, 10:39

Esozi Leturiagaren eskutik jaso zuen Arregik saria. (Mario Onaindia Fundazioa) Mario Onaindia idazle eta politikariaren heriotzaren 14. urteurrena bete da aurten eta, ohi bezala, izen bereko fundazioak haren omenezko ekitaldiak antolatu ditu Zazpi kultur aretoan. Horren barruan, larunbatean Mario Onaindia saria eman zioten Joseba Arregi Eusko Jaurlaritzeko bozeramaile ohiari. Fundazioko lehendakari Esozi Leturiondok eman zion Agustin Ibarrolak propio egindako eskultura. lberto Agirrezabal fundazioko kideak jakinarazi zituen aitortza horren arrazoiak: "Demokrazia eta askatasuna babesteko duen konpromisoagatik eta maila intelektual, sortzaile zein profesionalean egindako lan andanagatik". Andoni Unzalu parlamentari ohiak aurkeztu zuen. Aurreko egunean, ostiralean, Angel Gabilondo Madrilgo Asanblean alderdi sozialistako bozeramale, Hezkuntzako ministro ohi eta Madrilgo Unibertsitate Autonomoko errektoreak hitzaldia eskaini zuen, La politica entrañable izenburupean. Kasu honetan ere Agirrezabalek aurkeztu zuen hitzaldia eta PSOEko eurodiputatu Ramon Jauregik, berriz, Gabilondo bera. Fundazioko ordezkariek jakinarazi dute ostiraleko nahiz larunbateko ekitaldian jende ugarik hartu zuela parte.  

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide