Azaroaren 5ean jokatuko da Zarauzko Isidoro Unzueta Saria

zarauzkohitza.eus Aktualitatea. 2017ko urriaren 23a

10:30etik aurrera, eskolarteko kros txapelketa egingo dute hainbat mailetan banatuta, Abendañoko zelaian.

Iazko eskolarteko kros txapelketa (Hitza). Zarautz Kirol Elkartearen atletismoko atalak antolatuta, Isidoro Unzueta Saria eskolarteko kros txapelketa jokatuko da azaroaren 5ean. Urtero ehunka haur biltzen ditu atletismoko proba klasiko honek Abendañoko belardian, eta aurten 48. aldiz jokatuko dute, 17.a Unzueta zenaren omenez. Aurtengo txapelketak ere aurreko urteetakoen egitura bera izango du. Hona hemen ordutegia eta maila bakoitzari dagokion distantzia:
  • 10:30. Benjamin neskak (2008-2009), 500 metro (itzuli txiki bat).
  • 10:40. Benjamin neskak (2008-2009), 500 metro (itzuli txiki bat).
  • 10:40. Alebin neskak (2006-2007), 1220 metro (itzuli txiki bat eta itzuli handi bat).
  • 11:05. Alebin neskak (2006-2007), 1220 metro (itzuli txiki bat eta itzuli handi bat).
  • 11:25. Infantil neskak (2004-2005), 1440 metro (bi itzuli handi).
  • 11:45. Infantil neskak (2004-2005), 1940 metro (itzuli txiki bat eta bi handi).
  Aldagelak eta dutxak La Salle ikastetxean izango dituzte korrikalariek.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide