Aimar Irigoienek irabazi du Diva Harri Txapelketa

Urola Kostako Hitza 2017ko urriaren 23a

Mikel Lopetegi 'Urra' bigarren sailkatu da, bi altxaldi gutxiagorekin

Harrijasotzaile errezildarra nagusitu zen atzo Aiako probalekuan, Diva Harri Txapelketan. Juan Iguaranek eta Martin Lizeagak jokatu zuten apustuan erabilitako harriak jaso zituzten –10 arroako zilindro bereziak, biak (125 kilo)–, hiru minutuko txandetan, eta Irigoienek 57 altxaldi lortu zituen. Bigarrena Mikel Lopetegi Urra zarauztarra izan zen, bi gutxiagorekin. Giro polita izan zen jaialdian, eta lehia bukatu ostean, Aiako herriak eta herri-kirolak antolatzen dituztenek Juan Iguarani omenalditxo bat egin zioten, azken urtetan herri kirolean egindako lana eskertuz. Sailkapena
  1. Aimar Irigoien, 57 altxaldi
  2. Mikel Lopetegi Urra,  55 altxaldi
  3. Imanol Albisu, 45 altxaldi
  4. Jesus Mari Iruretagoiena Izeta III.a, 44 altxaldi
  5. Aimar Galarraga, 43 altxaldi
  6. Xabier Peñagarikano, 40 altxaldi
  7. Gorka Etxeberria, 29 altxaldi
  8. Julio Jimenez, 27 altxaldi
  9. Jon Peter Scott, 18 altxaldi
Argazkiak: Ibon Errazu [flickr_set id="72157687686402100"]

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide