Bertol Arrieta saritu dute Euskal Zine Bileran

zarauzkohitza.eus Aktualitatea. 2017ko urriaren 22a

Bertol Arrieta saria jasotzen (Euskal Zine Bilera) Gidoiaren sari profesionala eman diote Zorrak zor film laburragatik, Lekeitioko 40. Euskal Zine Bileran. Hala, 1.600 euro eta zilarrezko antzarra jaso ditu egile zarauztarrak. Asteazken arratsaldero bere aitarekin dituen elkarrizketa saioetatik abiatutako lana da: egun batean, aitak istorio berezi bat kontatu dio familiaren zor bati buruz, gerrako drama txiki baina garratz baten ingurukoa. Bestalde, Amancay Gaztañagaren eta Erika Olaizolaren ‘Z U L O’-k Urrezko Antzarra lortu du.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide