https://www.youtube.com/watch?v=kwN-TfDswJQ
Bost urteko etenaldiaren ostean, goitibeheren lasterketa jokatu dute gaur goizean Vista Alegre auzoan. Kuadrilla Egunari hasiera eman dion ekitaldia izan da, gainera. Euriak eta errepide bustiak ez ditu parte hartzaileak kikildu, eta guztira bederatzi ibilgailuk hartu dute parte, ibilbidea hiru bat aldiz jaitsita. Herritarrak ere ikusminez bertaratu dira ekitaldia ikustera.
Eguerditik aurrera,
kuadrillen arteko herri kirol lehia izan da Musika plazan, eta Salbideko parkean
haurrentzako eskulan tailerrak izan dira, ludotekako hezitzaileen eskutik. Ondoren, herri bazkaria izan dute Zinema pilotalekuan, eta
jaiak ordu txikiak arte iraungo du, hainbat ekitaldi eta musika emanaldirekin.
Argazki bildumak ikusteko: Zarauzko Hitza