Valladoliden aurka lehiatuko da igandean Ulacia Grupo

zarauzkohitza.eus Aktualitatea. 2017ko urr. 21a, 16:02

ZASTeko taldeen argazki saioa egingo dute partida hasi aurretik, Zarauzko Aritzbatalde kiroldegian.

Ulacia Grupo jokoan (ZAST). Hiru partidatan lan txukuna egitetik dator Ulacia Grupo. Garaipenik ez du lortu, baina talde indartsuei aurre egiteko gai izan dira IƱaki Jimenezen mutilak. Igande honetan ligako erdialdean ibili ohi den Universidad de Valladolid taldearen bisita jasoko du Aritzbataldeko kantxan. 18:30ean hasiko da partida. Aurretik, ZASTeko talde guztiek argazki saio ofiziala egingo izango dute, 16:45 aldera hasita. Talde bakoitzaren argazkia ateratzeaz gain, familia argazkia ere egingo dute. Lehenago, 15:30ean, Oraitz Garciaren lehen maila probintzialeko senior mutilek jokatuko dute Alde Zaharra talde donostiarraren kontra.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide