Iñaki Anso. (Aritz Mutiozabal)
Umeen futbol partidetan gero eta sarriago ikusten dira gurasoen arteko liskarrak, entrenatzaileen eta epaileen aurkako irainak, edo beren seme-alabekiko jarrera lehiakorrak. Umeek txikitatik futbolean jasaten duten presioaz, lehiakortasunaz eta horien ondorioez ohartarazteko,
Gurasoak eta jokalariak: adin goiztiarretik profesionalera dokumentala egin zuen iaz Iñaki Ansok (Donostia, 1960). Zarautz kirol elkarteak antolatuta, dokumentala emango dute asteartean, 19:00etan, Zarauzko Aritzbatalde kiroldegiko aretoan, eta Ansorekin solasaldia izango da gero.
Zer jaso duzu Gurasoak eta jokalariak: adin goiztiarretik profesionalera dokumentalean?
Urte asko daramatzat futbolaren munduan, eta arduratuta nengoen gurasoek seme-alabekin zuten jarrerarekin. Guztiok ikusi izan ditugu irudi tamalgarriak futbol partidetan, eta dokumentala egitea otu zitzaidan gaiaz ohartarazteko eta arazoari irtenbide bat emateko. Futbol munduko hamabi lagun elkarrizketatu nituen: bitartekariak, soziologoak, teknikariak, Gipuzkoako Foru Aldundiko eta Realeko kideak, Gipuzkoako Entrenatzaileen Elkarteko presidentea… Hainbat ardura dituzten pertsonak dira guztiak, baina esateko asko du bakoitzak.
Zarautz kirol elkartean, futboleko nesken koordinatzailea zara. Partidetan, nolako harremana izaten dute gurasoek eta seme-alabek?
Gurasoak seme-alaben gainean egoten direla ikusten dut. Gaztetxoak, beraz, ez dira batere independenteak. Jakina da futbola goren-goreneko kirola dela, eta, beraz, guraso guztiek uste dute euren umea fenomenoa dela. Gurasoak, azkenean, jeloskorregiak dira seme-alabekin, eta gehiegizko eskakizun bihurtzen da hori. Tamalgarriak dira partidetan ikusten diren irudi batzuk; beldurgarria da kontua. Arlo horretan, Espainiako Estatuaren barruan, eraso fisiko gutxien izaten den lurraldeetako bat da Gipuzkoa, baina hemen ere izaten dira kasuak.
Jarraitu elkarrizketa irakurtzen
Gipuzkoako Hitzan.