Gari Uranga izango da 'Enbata'-ko entrenatzaile berria

zarauzkohitza.eus Aktualitatea. 2017ko urriaren 18a

Hamarkada pasatxo arraunlari gisa aritu ondoren, ZAEra itzuliko da zarauztarra, kasu honetan, entrenatzaile gisa.

Gari Uranga Zarautz Arraun Elkarteak egin du ofizial twitter bidez: Gari Uranga izango da aurrerantzean Enbatako entrenatzailea. Duela hilabete jakinarazi zuten Anjel Larrañagak ez zuela jarraituko Zarautz entrenatzen eta Orion ariko dela datorren urtean, Jon Salsamendi entrenatzailearen laguntzaile moduan. Haren tokia hartuko du zarauztarrak. Urangarentzat lehenbiziko aldia izango da entrenatzaile gisa. Aurrez arraunlari moduan jardun du ZAEn, Zumaian eta Hondarribian. Azken zazpi denboraldietan Ama Guadalupekoan jardun du, hainbat bandera erdietsiz. 2006 eta 2009 artean, lau denboralditan Zarautzen ibili zen, eta urtebetez Zumaian, 2010ean, hain zuzen ere.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide