‘Euskal lainoa’ hizpide izango du gaur Javier Etxeberriak Zarautzen

zarauzkohitza.eus Aktualitatea. 2017ko urr. 17a, 13:12

Javier Etxeberria ZarautzOn elkarteak abiatu du udazkeneko zikloa. Gaur izango da bigarren saioa, eta, bertan, Javier Etxeberria filosofo eta matematikariak Euskal lainoa nola eraiki eta kudeatu azalduko du. Ohi bezala, hitzaldia Antoniano aretoan izango da, 19:30etan hasita. Bertaratu ezin duenak, ohi bezala, streaming bidez ikusteko aukera izango du.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide