Zabaldu dute Fratelli proiektuaren inguruko erakusketa Zarautzen

zarauzkohitza.eus Aktualitatea. 2017ko urriaren 17a

Proyde-Proega elkarteak antolatutako erakusketa (Amaia Ventas Aldabaldetreku). Proyde-Proega elkarteak antolatuta eta Zarauzko Udalaren babesarekin, atzotik ikusgai dago Fratelli proiektuaren inguruko argazki erakusketa, Merkatu plazako lehenbiziko solairuan. Urriaren 24ra arte egongo da ikusgai, astegunetan 18:00etatik 20:00etara eta asteburutan, berriz, 12:00-14:00 eta 18:00-20:00 bitartean. Erakusketaren azken egunean Libanon lanean ari den La Salleko anai Andres Porrasek hitzaldia emango du, Etxezabalan, 19:00etan.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide