Ikusmen urritasunaren inguruko hitzaldia izango da asteartean, Zarautzen

zarauzkohitza.eus Aktualitatea. 2017ko urriaren 15a

Ikusmenaren Nazioarteko Eguna dela-eta, Gipuzkoako Begisare elkarteak hitzaldia antolatu du astearterako. Hain zuzen ere, elkartearen berri ematea eta ikusmen urritasunaren zein Ikusmen Murriztua Dut bereizgarriaren nondik norakoak azaltzea da ekitaldi dibulgatibo horren helburua. Etxezabalan izango da, 18:00etatik aurrera.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide