'Volar' filmeko irudi bat
Parekidetasun sailak antolatutako berdintasunari eta indarkeria matxistari buruzko film nahiz antzerki zikloa amaierara heltzen ari da. Hain zuzen ere, gaur izango da azken hitzordua. Emakundek bultzatutako eta aurtengo Donostiako Zinemaldian estreinatutako Volar filma eskainiko dute Modelon, 19:00etatik aurrera. Filmean indarkeria jasan duten bederatzi emakumeren testigantzak agertzen dira, eta horietako bi bertan izango dira euren esperientziak kontatzeko.