Bihotzez lasterketa solidarioko parte hartzaileak irteeran (Nerea Uranga/Hitza).
Zarauzko Itxasmendiko jaietan jokatu da I. Bihotzez lasterketa solidarioa. 140 pertsona inguruk zuten izena emanda parte hartzeko, baina 105k irten dute helmugatik 4,9 kilometroko ibilbidea egiteko. Gizonezkoetan helmugan lehena Ivan Rodriguez zarauztarra (15:12) izan da, eta emakumezkoetan Ainhoa Aspiazu bergararra (18:48). Euria egin arren, jende multzo bat bildu da parte hartzaileak animatzera Itxasmendin.
Probaren argazki galeria zarauzkohitza.eus atarian ikus daiteke.
Sailkapena:
- Gizonezkoak:
1. Ivan Rodriguez Espada (Zarautz): 15:12
2. Iker Pagola Guruzeaga (Tolosa): 15:14
3. Mikel Garate Badiola (Azkoitia): 15:22
- Emakumezkoak:
1. Ainhoa Aspiazu Iturbe (Bergara): 18:48
2. Maddi Zain Vicente (Zarautz): 19:15
3. Patricia Damian Carballo (Zarautz): 19:23