Zarauzko nesken plaiero txapelketa arriskuan dago

zarauzkohitza.eus Aktualitatea. 2017ko irailaren 30a

Txapelketa aurrera ateratzeko nahikoa talde ez da osatu, eta futbolean jokatzera animatzeko deia egin dute.

Iazko denboraldiko plaieroetako partida bat (Aritz Mutiozabal). Zarautz Kirol Elkarteko futbol atalak Twitter kontuan jakinarazi duenez, arazoak daude aurten emakumezkoen hondartzako futbol txapelketa aurrera ateratzeko. Hiru taldek baino ez dute izena eman, eta laugarrena kolokan dagoela jakinarazi dute. Duela 14 urte jarri zuten martxan emakumezkoen plaieroak, eta gogora ekarri dute asko kostatu zela eta pena izango litzatekeela galtzea. Hala, 16 urtetik aurrerakoei lagunartean futbolaz gozatzeko deia egin diete. Interesa dutenek neskanplaieruak@gmail.com helbidera idatzi dezakete.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide