Zarauzko PSE-EEk ez du bat egiten udaletxean jarritako esteladarekin

zarauzkohitza.eus Aktualitatea. 2017ko irailaren 30a

Kataluniako gizarte guztia ez duela ordezkatzen arrazoitu du Zarauzko sozialisten udal taldeak.

Estelada Zarauzko udaletxean (Aritz Mutiozabal). PSE-EE udal taldeak ez du bat egiten udaletxeko balkoian estelada jartzeko erabakiarekin. Osteguneko Zarauzko osoko bilkuran, Kataluniari elkartasuna azaltzeko EAJk, EH Bilduk eta Irabazi Zarautzek bateratuta aurkeztutako eta onartutako mozioan hartutako erabakietako bat izan zen. PSE-EEk aurka bozkatu zuen, "esteladak ez duelako Kataluniako gizarte guztia ordezkatzen". Zentzu horretan, "ezberdinen arteko elkarrizketa eta elkar ulertzea eskatzen dugu, baita legalitarekiko errespetua ere". Era berean, elkartasuna adierazi nahi diete "proiektu independentistarekin ez identifikatzegatik indarkeriak eta erasoak jasaten ari diren pertsonei".

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide