Jokoan da artzain txakur lehiaketa Zarautzen

zarauzkohitza.eus Aktualitatea. 2017ko irailaren 30a

Artzain txakur lehiaketa Talaimendin (Aritz Mutiozabal). Border Collie arrazako artzain txakurren lehiaketa egiten ari dira Talaimendiko berlardietan, Gran Camping Zarautzen atzekaldean. Goizean, bi saio jokatu dituzte, eta arratsaldean, 15:00etan hasita, hirugarren bat ere izango da. Bihar, igandean, saio bakarra izango da, 09:00etatik aurrera.
Aurrez finkatutako lanak egin behar izan dituzte txakurrek beraien jabeek gidatuta, eta, zentzu horretan, artaldeak zaintzeko duten abildadea erakutsi. Argazki bilduma: Zarauzko Hitza

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide