Gudari Egunaren harira, ekitaldiak prestatu dituzte Zarautzen eta Azpeitian

Urola Kostako Hitza 2017ko irailaren 26a

Bihar, hilerrietara bisitak egingo dituzte bi herrietan, eguerdian. Larunbatean, Nuarben ekitaldia eta bazkaria egingo dituzte.

Bihar 42 urte beteko dira Francoren erregimenak ETAko kide Angel Otaegi azpeitiarra eta Juan Paredes Manot Txiki zarauztarra hil zituela, FRAPeko beste hiru kiderekin batera. Beste urte batez, hainbat egitasmo antolatu dute Gudari Egunaren harira, Azpeitian eta Zarautzen. Zarautzen, Ahaztuak 1936-1977 elkarteak antolatuta, Txikiren omenezko ekitaldia egingo dute hilerrian, 12:00etan. Azpeitian, berriz, ikasleek elkarretaratzea egingo dute, 12:00etan, eta, 13:00etan, herritarrek bisita egingo dute hilerrira. Horrez gain, larunbatean, mendi martxa egingo dute Nuarbera. 10:00etan abiatuko dira Azpeitiko plazatik, eta eguerdian, 13:00etan, ekitaldia egingo dute Azpeitiko auzoan. Ondoren, bazkaria egingo dute Nuarbeko frontoian, eta horretarako, aurrez txartelak eros daitezke Orkatzen. Ikasleek eta langabetuek zortzi euro ordainduko dute, eta langileek 12 euro. Egunean bertan, berriz, soldatapekoek 15 eurotan eskuratuko dituzte txartelak, eta gainontzekoek 12 eurotan.  

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide