Surf egokituko jardunaldiak egin dituzte Zarautzen

zarauzkohitza.eus Aktualitatea. 2017ko irailaren 24a

Surf egokituko saioan (Hitza). Espainiako Surf Federazioak antolatuta, surf egokituko jardunaldi irekiak egin dituzte asteburu honetan Zarauzko hondartzan. Guztira, 30 lagun baino gehiago aritu dira olatuak hartzen; horien artean izan da Aitor Frantzesena Gallo surf egokituko munduko txapelduna. Pukas Surf Eskolako begiraleek gidatu dituzte ikastaroak, eta Gurutze Gorriaren laguntza ere izan dute. Argazki bilduma ikusgai Zarauzko Hitzan.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide