Sagardo Txapelketako afaria Merkatu plazan (Gipuzkoako Sagardogileen Elkartea).
Euskal Herriko Sagardo Txapelketa Herrikoiaren finalerdietako bat jokatu zen herenegun herrian, Basque Label Fest jaialdiaren barruan. Afari legean, 42 lagun elkartu ziren Merkatu plazako lehen solairuan sagardoak dastatu eta baloratzeko.
Guztira, Euskal Herriko 41 sagardotegik hartu dute parte aurtengo txapelketa herrikoian, eta lote ezberdinetan banatuta dastatu dituzte kanporaketetan. Zarauzkoaz gain, Ordizian, Andoainen eta Oiartzunen egin dituzte finalerdiak, eta final nagusia Azpeitian egingo dute hilaren 30ean, Azoka Plazan, hamabi sagardorekin.