Ikasturte berria prestatu du Zarauzko Kostan elkarteak

zarauzkohitza.eus Aktualitatea. 2017ko irailaren 24a

Askotariko gaiak landuko dituzte urrian hasi eta maiatza bitartean, Urola Kostako Udal Elkartearen egoitzan.

Kosta elkarteko hainbat kide UKUEko egoitzan (Kostan elkartea)., U Kostan elkarteak programa berezia eskaintzen die 55 urtetik gorako herritarrei, ikasten jarraitzeko gogoa asetzeko. 2017-2018 ikasturterako eskaintza zabala prestatuta du askotariko gaiekin: besteak beste, iraultza frantziarra, operaren historia, Europaren eta Brexiten etorkizuna, Euskadiren estatus berria, toponimia, euskal kortsarioak, emakumea eta literatura, baita kriminologiako hainbat arlo ere. Urola Kosta Udal Elkartearen egoitzan (Urdaneta bidea 6, Zarautz) emango dituzte saioak, urrian hasita eta maiatza bitartean, asteartetan eta ostegunetan, 10:00etatik 12:00etara. Antzeko kezkak eta interesak dituztenekin elkartzeko aukera izateaz gain, "geure burua aberasteko" eta "elkar hobeto ezagutzeko" baliagarria dela nabarmendu dute Kostan elkartetik. Inoiz ez da beranduegi ikasteko lelopean, saioetan parte hartzera eta bazkide izatera animatu nahi dituzte herritarrak; dagoeneko ehundik gora bazkide badira. Gainera, txangoak, bisita kulturalak edota hitzaldi solteak ere antolatzen dituzte noizean behin. Edozein argibidetarako, interesa dutenek 688-81 13 81 telefono zenbakira dei dezakete edo bazkidekostanelkartea@gmail.com posta elektronikora idatzita.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide