Karela Festarekin bat egin dute Orion, Juneren Hegoak elkartearen alde

Urola Kostako Hitza 2017ko ira. 23a, 20:16

Juneren Hegoak elkartearen aldeko Karela Festa egin dute gaur arratsaldean Orioko kiroldegian, hainbat kirol modalitate landuz; besteak beste, triatloi indoorra eta jump nahiz zumba saioak. Haurrentzako uretako puzgarriak ere izan dira igerilekuan, eta gogotik gozatu dute. Jardueretan parte hartzeko prezio sinbolikoak jarri dituzte. Izan ere, Karela Festan ateratako dirua Juneren Hegoak elkarteari laguntzeko bideratuko dute antolatzaileek. [flickr_set id="72157688734367826"]

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide