Bertako produktuez gozatzeko aukera izan da Basque Label Festen

zarauzkohitza.eus Aktualitatea. 2017ko irailaren 23a

Pintxo dastaketa Basque Label Festen (Aritz Mutiozabal). Basque Label Fest jaialdiko egun nagusia ospatzen ari dira gaurkoan. Merkatutik zuretzat! ekimenaz gain, herriko sei jatetxetako pintxoak dastatzeko aukera izan dute herritarrek Lege Zaharren enparantzan atondutako karpan, eta egitasmoan bildutako dirua Hotz Zarautz elkarteari bideratuko zaio. Arratsaldean, Mikel Garaizabal enologoaren eskutik, Goza itzazu zentzumenak Eusko Label produktuekin dastatze antzeztua iznago da, eta kantu-poteoa Joxe Mendizabalekin. Argazki bilduma ikusgai Zarauzko Hitzan.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide