Zarauzko Motxianen urteurren festa

zarauzkohitza.eus Aktualitatea. 2017ko irailaren 23a

Motxianeko kideak Modelo aretoaren kanpokaldean (Aritz Mutiozabal). 20 urte bete ditu aurten Motxian bertso eskolak, eta bertako kideak kalera atera dira gaur urteurren biribila ospatzera. Modelo aretoaren aurrean hamaiketakoa egin dute, bertsoz lagundurik. Ondoren, kalez kale ibili dira, eta eguerdian bazkaria egingo dute Txiki Polit jatetxean. Argazki bilduma: Zarauzko Hitza

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide