Auzolanaren jaia ospatzen ari dira Torreoian

zarauzkohitza.eus Aktualitatea. 2017ko irailaren 23a

Hitzaldiak izan dituzte goizean (Aritz Mutiozabal). Auzolanean alternatibak eraikiz lelopean, Torreoia Bizirik dinamikak egun osoko egitaraua prestatu dute Torreoian bertan. Goizean hitzaldiak izan dituzte, Errekaleor Gasteizko auzoa askearen, Oarsoaldeko Labore kontsumo kooperatibaren eta Lurralde Askea dinamika desobedientearen ingurukoak. Ondoren, bazkaria eta zuzeneko musikarekin biribilduko dute jardunaldia. Argazki gehiago Zarauzko Hitzan.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide