Goya anaien eta Muniainen filma saritu dute Sopela Kosta Festen

zarauzkohitza.eus Aktualitatea. 2017ko irailaren 22a

Javi Goya, Ritxi Goya eta Axi Muniain sari banaketa ekitaldian, gainerako sarituekin (Sopela Kosta Fest). Film labur onenaren saria jaso du bart Cross Limit Nazare-k. Ritxi eta Javi Goya anaiek filmatu eta Axi Muniain surflaria protagonista duen lanak, hain zuzen ere. Atzo abiatu zuten Sopela Kosta Fest, eta igandea bitartean surfarekin zerikusia duten hainbat ekitaldiz gozatzeko aukera izango da.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide