Telmo Esnal: "Gauzak kontatzeko modu bat da dantza, eta hori unibertsala da"

Aritz Mutiozabal 2017ko irailaren 21a

Datorren udaberrirako bukatu nahi du Telmo Esnal zinemagileak (Zarautz, 1966) Dantza filma; gero, noiz estreinatuko den beste kontu bat dela dio. Bien bitartean, Donostiako Zinemaldiko Glocal in progress sailean hartuko du parte.

Telmo Esnal. (Aritz Mutiozabal) Zinemaldian erakutsiko duzue Dantza, Glocal in progress sailean, baina sektoreko profesionalen aurrean bakarrik. Zinemaldiaren barruan Cine en construccion saila dago, koprodukzio bila dauden bukatu gabeko filmeentzat. Aurten, berrikuntza gisa, oso antzekoa den sail bat antolatu dute, baina hizkuntza ez hegemonikoentzat; hau da, ingelesa, frantsesa, gaztelania eta hizkuntza nagusikoak ez direnentzat. Bertara aurkeztu ginen, post-produkzioko lanak ematen dituztelako sari bezala, eta hautatu egin gaituzte. Hilaren 26an emango dute, 15:30­ean, baina akreditatuentzat bakarrik izango da. Sari bat egongo da, baina profesionalen aurrean erakustea jada garrantzitsua da, ezta? Azkenean, saria baino gehiago interesatzen zaigu leihoak zabaltzea. Filma nahiko berezia da, eta nahiko arazo izan ditugu prozesu guztian finantziazioa lortzeko, eta pentsatu genuen erakusleiho polita izan zitekeela sail hori kanpora zabaltzeko; batez ere, banatzaileentzat eta beste zinema jaialdientzat. Ikusiko dugu zer gertatzen den. Alde horretatik, sail hau giltzarri izan daiteke? Guk baietz uste dugu. Orain arte egindako lanarekin gustura gaude, gainera. Filma bukatzeko dago: bukaera filmatzea falta zaio, eta hori abenduan egingo dugu. Beste guztia ikus daiteke, eta , behintzat, neurtuko dugu ea erakargarria den hemendik kanpo. Nik proiektuak ongi funtzionatuko duen esperantza dut. Jarraitu elkarrizketa irakurtzen Zarauzko Hitzan.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide