Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoen ikus-entzunezko berriaren aurkezpena.(Aritz Mutiozabal)
Pirritx, Porrotx eta Marimotots taldearen ikus-entzunezko berria aurkeztu dute gaur Zarautzen, Modelo aretoan. DVD berrian,
Tipi-tapa, Korrika! eta
Pupu eta Lore - Haizearen herrira ikuskizunez gain,
Aitona-Amonen Eguna erreportajea jaso dituzte. Azken hori Manolo Urbietak azken urteetan konposatutako abestiekin, haurrak eta aitona amonak, adin mugarik gabe, elkarrekin kantari, jolasean eta dantzan aritzeko proposamena da. Lan berrian eta aurkezpenean parte hartu dute herriko aitona-amonek eta haurrek.
https://youtu.be/cAjj66eXJ0Q