Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Melodie Masse 23 urteko emakumea bortxatu eta erail zuten joan den irailaren 13an, Uztaritzen (Lapurdi). Gertatutakoa salatzeko, elkarretaratzeak egin dituzte Azkoitian eta Zarautzen. Azkoitian, Sostenipe talde feministak deituta, atzo arratsaldean elkartu ziren herriko plazan, "eraso eta erailketa matxista orori gaitzespena adierazteko". Zarautzen, berriz, Zarauzko Sare Feministak eta Zarauzko Bilgune Feministak deitu zuten mobilizazioa, eta atzo 19:00etan egin zuten elkarretaratzea, udaletxe aurrean.
Bestalde, Azpeitian gaur egingo hilketa salatzeko elkarretaratzea. Emakumeen Mahaiak deitu du, eta 19:00etan jarri dute hitzordua, plazan.