AEAren aldeko elkartasun festa egin dute gaur, Zarauzko Zinema Pilotalekuan

zarauzkohitza.eus Aktualitatea. 2017ko irailaren 16a

Adela elkarteak Alboko Esklerosi Amiotrofikoaren (AEA) aldeko jaialdia egin du gaur Zarautzen. Goiz partean tonbola egin dute Zinema Pilotalekuan, eta jendetza bildu da elkartasun festan. Ondoren, Alboko Esklerosi Amiotrofikoa duten herritarrek eta haien senitartekoek herri bazkaria egin dute, eta arratsaldean mus txapelketa izan da Azken Portuko tabernetan. Argazki bilduma Zarauzko Hitzan ikusgai

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide