Angel Illarramendi omendu dute Zarautzen

zarauzkohitza.eus Aktualitatea. 2017ko irailaren 16a

Euskadiko Orkestra Sinfonikoak, Donostiako Orfeoiak eta Zarautz Abesbatzak musikagile zarauztarraren hiru obra eskaini zituzten.


Angel Illarramendi kontzertuan (Gorka Lasa / lur.eus). Ostiral gauean Angel Illarramendiren omenezko kontzertu berezia izan zen Aritzbatalde Kiroldegian. Euskadiko Orkestra Sinfonikoak, Donostiako Orfeoiak eta Zarautz Abesbatzak parte hartu zuten saioan, eta  musikagilearen hiru obra eskaini zituzten: Zarautz (2002), Klarinete, piano, biola eta oskestrarako kontzertua (1997) eta Zazpigarren sinfonia(2007). Azkeneko bi piezen zuzeneko estreinaldia izan zen. Angel Illarramendi kontzertuan izan zen, bere emaztearekin eta familiarekin batera. Horrez gain, Eusko Jaurlaritzako, Gipuzkoako Foru Aldundiko eta Zarauzko Udaleko ordezkariak ere ekitaldian izan ziren. Argazki gehiago Zarauzko Hitzan.  

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide