Txirrindulari Txiki Eguna ospatu dute gaur, Zarautzen

zarauzkohitza.eus Aktualitatea. 2017ko irailaren 16a

Aurten ere Europako Mugikortasun Astearekin bat egin du Zarauzko Udalak, eta mugikortasun segurua lantzeko hainbat ekitaldi antolatu ditu herrian. Gaur egin dute lehen saioa; Txirrindulari Txikien Eguna ospatu dute, udalak eta Zarauzko Zikloturista Elkarteak elkarlanean antolatuta. 11:00ak inguruan Lizardi Institutuaren inguruan bildu dira parte-hartzaileak, eta herrian barrena ibilaldia egin dute. Ikusi argazki bilduma Zarauzko Hitzan

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide