Josu Erkorekaren hitzaldiarekin abiatuko dute Zarauzko Alderdiaren Astea

zarauzkohitza.eus Aktualitatea. 2017ko irailaren 15a

Zarautz Uri Buru Batzarrak hainbat ekitaldi antolatu ditu datozen egunetarako; Eusko Jaurlaritzako bozeramaile eta Justizia sailburuaren saioa asteartean izango da, batzokian.

Josu Erkoreka (irekia.euskadi.eus). Alderdiaren Egunaren barruan, Zarautz Uri Buru Batzarrak Alderdiaren Astea antolatu du aurten ere. Batzokiko jarduera "dinamizatzeko" eta "zarauztar guztiengana gerturatzeko" helburuarekin hainbat ekitaldi antolatu ditu datorren asterako. “Urtero ekitaldi ugari antolatzen ditugu eta herritarrekin gure lana partekatzen jarraitu nahi dugu, haur, gazte eta helduentzako ekitaldi interesgarriak antolatuz”, azaldu dute Zarautz Uri Buru Batzarretik. Hala, ondorengo ekitaldietan parte hartzera animatu nahi ditu herritarrak.
  • Asteartean, irailaren 19an, Eusko Jaurlaritzako bozeramaile eta Justizia sailburu Josu Erkorekak hitzaldia eskainiko du. Egungo egoera politikoaz ariko da solasean,19:30ean, batzokian.
  • Ostegunean (irailak 21), omenaldia egingo diete lau afiliatu beteranori, 19:30etik aurrera, batzokian: Mertxe Arruti Abendibar (85 urte); Sabino Ezenarro Roteta (85); Jose Ramon Urdangarin Azkue (82) eta Mirentxu Berazadi Larreari (82), hain zuzen ere.
  • Igandean (irailak 24), Alderdiaren Eguna ospatuko dute Forondako zelaietan. Arabara joateko autobusa antolatu dute jeltzaleek, eta 09:00etan aterako da batzoki aurretik. Izena aldez aurretik eman behar da batzokian bertan.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide