Gutuna: 'Iñurritzako geltokia (Udalari)'

zarauzkohitza.eus Aktualitatea. 2017ko irailaren 14a

Mikel Elorzak ondorengo gutuna helarazi du.

Iñurritzako tren geltokia (Hitza). "Asteazkeneko Hitza-n irakurri dut Zarauzko Udalak obrak eta berrikuntzak egingo dituela Iñurritzako geltokian. Tira, irakurri berez irakurri dut San Pelaioko geltokian egingo direla obrak, eta hain zuzen ere Zarauzko Udalari iradokizuna egin nahi nioke aprobetxa dezala aukera hau, Eusko Trenbide Sarearekin oso ondo moldatzen direla esan dute, geltoki horri ene ustez dagokion izena emateko: Iñurritza. Izan ere, hori da auzoaren izena. San Pelaio ermita bat da".

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide