Aurtengo irabazleak, igandean Ordizian egindako sari banaketan. (Erniarraitz bertsozale elkartea)
Ordiziako Argi Berri Elkarteak Lazkao Txiki bertsopaper lehiaketaren 26. edizioa antolatu du aurtengoan, eta, guztira, 25 lan bildu dituzte, hiru mailatan banatuta: gaztetxoen maila (13 urte artekoak), gazteen maila (14-18 urte bitartekoak) eta helduen maila. Aurtengoan, hainbat sari eskuratu dituzte Urola Kostako bertsolariek.
Aner Peritz zarauztarrak lehen saria eskuratu du gazteen mailan
Libre izan hadi behintzat lanagatik. Naia Arrizabalaga azkoitiarrak gaztetxoen mailako bigarren saria irabazi du antolatzaileek proposatutako
Herriko alkate banintz gaiari idatzitako bertso sortarekin. Sarituen artean da Gurrutxaga azpeitiarra ere; helduen mailan hirugarren saria lortu du
Han daude josirik sortarekin. Bertsopaper lehiaketen artean tradizio handienetakoa duena da Lazkao Txiki Bertsopaper lehiaketa.