Iazko txapelketako finaleko irudi bat
Irailaren 29ra arte dute interesa dutenek 74. Hondartzako Futbol Txapelketan izena emateko aukera. Horretarako, ZKEren egoitzara joan beharko da 10:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 19:00etara; ostiraletan, berriz, 08:30etik 14:00etara eman ahalko da izena,
350 euro kostako da guztira. Fidantza gisa, 90 euro utzi beharko dira izena ematerakoan. Ordainketa ez da esku dirutan egin behar; Caja Rural Navarra banketxeko ES17 3008 0181 30 3009408216 kontu korrontean sartu beharko da kopuru hori.
Taldeek ondokoa aurkeztu beharko dute: jokalarien zein ordezkarien bina fitxa, bakoitzaren bi argazki, bakoitzaren NANaren fotokopia eta esku orria beteta. Gehienez 20 taldek eman dezakete izena gizonezkoen kasuan, eta 15ek emakumezkoen kasuan.
Talde guztien aurkezpena irailaren 30ean izango da: gizonezkoena 11:00etan eta emakumezkoena, berriz, 12:00etan. Txapelketa, berriz, urriaren 8an hasiko da.