Kale Nagusiko administrazioan egin du apustu irabazleak
Igandeko loteria horrek ez zuen izan lehen mailako asmatzailerik, hau da, ez zuen izan 6 zenbaki asmatu zituenik. Bigarren mailako asmatzailea, 5 zenbaki asmatu dituena, bakarra izan da eta Zarautzen egin du apustua, Kale Nagusiko administrazioan. 3 euroko txartel bakarrarekin apustu bikoitza egin du, automatikoak biak, alegia, administrazioko makinak ausaz ezarritakoak. 179.706 euro jaso ditu hala.