Alkate txikiek abiatu dute Zarauzko Haurren Euskal Jai Eguna

zarauzkohitza.eus Aktualitatea. 2017ko irailaren 3a

Dantzarien bilkura egin dute Lege Zaharren enparantzan, eta ondoren kalez kale ibili dira dantza taldeak. Buruhandien eta erraldoien kalejira ere izan da eguerdian.

Alkate txikiak aginte makila jasotzen, Xabier Txurruka alkatearen eskutik (Aritz Mutiozabal). Sua Gurrutxaga eta Iker Zulaika alkate txikiek aginte makila jaso dute gaur goizean, Xabier Txurruka alkatearen eskutik. Jarraian, herriko herriko txikienei ongi pasatzeko mezua helarazi eta agurra dantzatu dute, eta, modu horretan, hasiera eman diote Haurren Euskal Jai Egunari. Zumarraga, Oñati, Gabiri, Forua, Mutriku eta Zarauzko Jalgi dantza taldeetako makina bat dantzari gaztetxo elkartu dira Lege Zaharren enparantzako ekitaldian. Guztien artean, hainbat euskal dantzen erakustaldiak egin dituzte elkarrekin, eta, ondoren, kalez kale aritu dira. Eguerdian, gainera, erraldoiak eta buruhandiak atera dira kalejiran, trikitilarien laguntzarekin; eta gauza bera egingoi dute arratsaldean, baina Musika plazatik Iñurritzara. Bertan, dantzarien bilkura egingo dute, eta Jalgi hadi dantzara dantzaldia eta puzgarriak izango dira.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide