Giro aparta Zarauzko Euskaraz Bizi Egunean

zarauzkohitza.eus Aktualitatea. 2017ko irailaren 2a

Euskaraz Bizi Eguneko herri bazkaria (Aritz Mutiozabal). EHEk eta AEK-k antolatuta, X. Euskaraz Bizi Eguna ospatzen ari dira gaur, Hamaika egitera goaz lelopean. Herri bazkaria da eguneko ekitaldi nagusia, eta aurten ere jendetza bildu da Musika plazan, baina aurretik herri lasterketa jokatuko dute Musika plazatik abiatu eta toki berean bukatuta. Guztira, 190 lagunek hartu dute proban, horietatik 39 haurrak, eta herriari itzulia eman ondoren, Juanjo Berazierto eta Garbiñe Zapirain izan dira helmuga zeharkatzen bizkorrenak. Kale Nagusitik abiatu da Euskaraz Bizi Eguneko lasterketa (Aritz Mutiozabal). Urtero bezala, lagun eta jai giro atsegina izan da nagusi, eta parte hartzailek gogotik gozatu dute korrikaldian; amaieran indarberritzeko jakiak eta edariak ere izan dituzte. Lehen hiru sailkatuei, bai emakumezkoei bai gizonezkoei, oroigarriak eman dizkiete, eta haurren artean bi joko zozkatu dituzte. Bestalde, berrikuntza gisa, aurten Zarauzko irristaketa taldeko kideak izan dira lasteketa ixten joan direnak. Sailkapena Gizonezkoak 1. Juanjo Berazierto 2. Beñat Eizagirre 3. Iñigo Eizagirre Emakumezkoak 1. Garbiñe Zapirain 2. Karmele Lizaso 3. Ana Galarraga

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide